XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Joan zan basartera, ta leoi bat aurkitu eban an txala jaten; bildurraren andiz, eskuak gorantz jaso ta ots egin eban: - O Zeus altsu!, len, lapurra aurkitu ba'nengian, aume bat eskiñiko neutzula agindu neutzun; orain, barriz, leoiaren erpetatik iges ba'dagit, zezen bat lepo egingo dautzut!.
Ezbearren bat izan dabenai ondo datorkioe alegi au: aurrenik, izuak jota, igesbide bat gura dabe; gero, igesbide ori aurrean daukeenean, bertatik atzeratu naita dabilkiguz.
74. Saguzarra eta kardantxilloa.Kardantxilloak, leio-ertzeko untzetik dingilizka egoan kaiola barru, gaba izan arren, kantari ziarduan.
Saguzar batek urriñetik entzun eban aren kanta-soiñua; urreraturik itandu eutson ia zergaitik egunez ixillik egon eta gabaz abeska ekion.
- Ezta errazoi barik
- Orain ez daukazu, ba, zur zetan ibillirik; arrapau baiño len ondo, baiña orain alperrik dozu.
Ipuiñak erakusten dausku alperrik dala zori txarrak oratzean, illeta joka ibiltea.
75. Katemea eta Aporodite.Kateme bat, mutil lerden batekin maite mindu zan, (...).